
57. zk., 2026ko martxoaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 2 orri.)
- EPUB (161 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1320
IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen administrazio-emakidak azkentzeko espedienteak jendaurrean jartzeko dena.
Uraren Euskal Agentziak emakida-eskubidea azkentzeko administrazio-prozedurak hasi ditu. Prozedura horien ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehaztuta daude.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 163. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrela, azkentzeak eragiten dion edozein pertsonak espedientea aztertu ahal izango du, eta, adierazitako epean, egokitzat jotzen duen oro adierazi ahal izango du, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez.
Espedienteak eskuragarri egongo dira, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Informazio Publikoa atalean ere, Interneteko atarian (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 3.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS