Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2026ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1316

555/2026 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 554/2026 Ebazpenaren bidez txanda irekiko destinoak esleitu zitzaien pertsonen estatutupeko langile finkoaren izendapena, administrari laguntzaile kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak (2022ko abenduaren 19ko EHAA, 240. zk.). Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1510/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak irailaren 26an emandako 415/2024 Epaia betetzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1838/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko zuten oinarri espezifikoak administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide-taldeko administrari laguntzaile kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan. Hainbat ebazpenetako hutsak zuzentzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 3ko 55/2023 Ebazpenaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1511/2024 Ebazpenaren bidez, ebazpen hori aldatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak irailaren 26an emandako 415/2024 Epaia betetzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 22ko 410/2025 Ebazpenaren bidez agindu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitara zedin oposizioko fasea gainditu duten txanda irekiko izangaien behin-behineko zerrenda, azken puntuazioaren arabera ordenatuta, lehiaketa- eta oposizio-faseko puntuazioak bereizirik adierazita (2020-2021-2022ko EPEa), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide-taldeko administrari laguntzaile kategoriako estatutupeko langile bihurtzeari dagokionez.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 21eko 1292/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin zen 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiaren bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena administrari laguntzaile kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 554/2026 Ebazpenaren bidez (esleipenak egitekoa), aurreko paragrafoan adierazitako ebazpena aldatzen da, izan ere, desgaitasun-kupoko (bestelako desgaitasunak) izangaiek jarritako gora jotzeko errekurtsoak baietsi direnez, izangai horiek destino-esleipendun izan behar dute, lortutako puntuazio-ordenari jarraituz eta haiek egindako destino-aukeraketa errespetatuz.

Horiek guztiak horrela, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea Ebazpen honen eranskinean agertzen diren pertsonak estatutupeko langile finko izendatu direla administrari laguntzaile kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute dagokien destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Esleitutako destinoaren zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzan hartu beharko dute destinoaren jabetza. Horretarako, izangaiek hitzordua eskatu beharko dute lehenbizi, eta egintzan dokumentazio hau aurkeztu:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

– Diziplina-espediente bidez izangaia Administrazio Publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako desgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa, eta, horrez gain, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.

Hirugarrena.– Ezarritako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak, edo, agiri horiek aztertuta, kategoriara / lanpostu funtzionalera sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela antzematen denen kasuan, ezingo dira jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira euren jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko. Era berean, interesdunei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira epe barruan aurkezten ez badira edo, hala badagokie, emandako luzapenean aurkezten ez badira, hautaketa-proben ebazpenetik eratorritako eskubideak galduko dituztela. Azaldutakoaren arabera, lanpostuaz jabetzen diren izangaiak dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean hasi beharko dira lanean, eginbidea bete eta hurrengo egunean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala