Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2026ko martxoaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

FUNDACIÓN EMILIO SOLDEVILLA PARA LA INVESTIGACIÓN Y EL DESARROLLO DE LA ECONOMÍA DE LA EMPRESA
1295

IRAGARKIA, Enpresaren ekonomiaren arloko doktorego-tesirik onenari Emilio Soldevilla Saria emateko oinarriak argitaratzeari buruzkoa.

Deialdi honen helburua da saria ematea enpresaren ekonomiaren arloko doktorego-tesirik onenaren egileari, oinarri hauekin bat:

1. artikulua.– Saria, esklusiboki, pertsona fisiko bati esleituko zaio; 7.000 euro eta egiaztagiria-diploma eskuratuko du irabazleak. Sariaren kopuruari indarrean diren arau fiskalekin bat dagokion atxikipena aplikatuko zaio.

2. artikulua.– Enpresaren ekonomiaren arlokoa izan behar da doktorego-tesiaren gaia, edozein dela ikuspegia, finantzario, komertziala edo antolakuntzakoa.

3. artikulua.– Hautagaiek eskakizun hauek bete behar dituzte:

1.– Doktorego-tesia defendatu zen unibertsitateak Doktorego Aparteko Sariaren aipamena jaso behar izan du, deialdia egiten den urtearen aurreko urtean.

2.– Doktorego-tesia Espainiako unibertsitate publiko batean defendatua behar du izan.

4. artikulua.– Hautagitza aurkezteko epea 2026ko ekainaren 1etik 30era (biak barne) bitartekoa da. Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioari (FESIDE) aurkeztu beharko zaizkio eskabideak. Helbide elektroniko honetara bidali behar dira: fundacionfeside@feside.org. Hautagaitza bakoitzari ondoko dokumentazioa erantsiko zaio:

1.– Eskabide-inprimakia, behar bezala beteta eta hautagaiak sinatua.

2.– Doktore titulua eman duen unibertsitatearen egiaztagiri ofiziala, kalifikazioa eta zuzendarien eta epaimahaikideen izenak adierazita.

3.– Doktorego Aparteko Sariaren aipamenaren egiaztagiria.

4.– Doktorego-tesiaren zabalkunderako azalpen labur bat.

5.– Doktorego-tesiaren kopia elektronikoa.

6.– Doktorego-tesiaren ondoriozko ekoizpen zientifikoaren zerrenda eta egiaztapena, artikuluak, liburuak, liburuetako kapituluak, biltzarretan izandako parte-hartzeak barne, bai eta tesiarekin loturik lortutako sari edo merezimenduak ere. Tesiaren ondoriozko ekoizpen zientifikoa justifikatzeko, ekarpenak jasotzen dituzten fitxategi digitalak (pdf formatua) aurkeztu beharko dira.

7.– Doktorego-tesiaren ondoriozko argitalpenen kalitate-adierazleak: indexatuta dauden datu-baseak, haiek argitaratu diren aldizkarien inpaktu faktorea, argitaletxeen kalitate-adierazleak (liburu edo liburuetako kapituluen kasuan), jasotako aipamen kopurua edo esanguratsua den beste edozein kalitate-adierazle.

8.– Enpresari eta gizarteari, oro har, egindako ikerketaren emaitzen transferentziaren kalitatea eta garrantzia.

9.– Eskatzailearen curriculum vitae laburtua.

Behar bezala egiaztatu ez diren merezimenduak ez dira balioetsiko.

Merezimenduak hobeki baloratu ahal izateko, bidezkotzat joz gero, hautagaiekin elkarrizketa bat egin ahalko da, non proiektuaren defentsa egiteko aukera izango duen.

5. artikulua.– Epaimahaia, FESIDEren patronatuak izendatua, enpresaren ekonomiaren barruko diziplinetan doktore idiren eremuko hiru adituk osatuko dute, eta, gutxienez, haietako ba FESIDE patronatuko kide izan behar da. Inolaz ere ezingo da epaimahaikide izan saria eskuratzeko aurkezten den doktorego-tesiaren zuzendari edo zuzendarikide izandakoa.

6. artikulua.– Epaimahaiak aurkeztutako tesiaren apartekotasuna ebaluatzeko irizpideak ezarri eta haztatuko ditu, honako hauek, gutxienez, kontuan hartuta:

1.– Doktorego-tesiaren ondorizko ekoizpen zientifikoaren kalitatea eta kantitatea.

2.– Zabalkundea nazio eta nazioarte mailan.

3.– Enpresari eta gizarteari, oro har, egindako emaitzen transferentzia.

4.– Eskuratutako beste sari batzuk.

5.– Beste merezimendu aipagarri batzuk.

7. artikulua.– Ezingo da apelazioa aurkeztu epaimahaiaren erabakiaren aurrean eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatuta 90 egunen buruan jakinaraziko da. Epaimahaiak saria eman gabe geratu dela erabaki ahalko du.

8. artikulua.– Deialdian parte hartzeko eskabidea aurkeztuz gero, oinarri hauek bere osotasunean onartzen direla ulertzen da.

9. artikulua.– Datuen babeserako (EB) 2016/679 Erregelamenduak xedatutakoa betez, deialdian parte-hartzen duten pertsonen datu pertsonalak, horretarako ezarri diren inprimakiak betetzean lortu direnez, deialdi honen kudeaketarako baino ez dira tratatuko. Ez dago aurreikusita datuak hirugarrenei lagatzea. Deialdian parte hartzen dutenek datuak irispidean izateko, zuzentzeko, tratamenduaren aurka egiteko, eramangarritasuneko eta ezerezteko eskubidea dute, horretarako FESIDEra idazkia bidali beharko dute posta elektronikoz (fundacionfeside@feside.org) NANaren kopiarekin batera. Era berean, interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea dute (www.agpd.es).

10. artikulua.– Saria pertsonalki jasoko du saridunak ekitaldi publikoan, FESIDEk erabakitzen duen tokian eta egunean.

Bilbao, 2025eko abenduaren 12a.

Patronatuko lehendakaria,

ARTURO RODRÍGUEZ CASTELLANOS.


Azterketa dokumentala