
56. zk., 2026ko martxoaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
1293
IRAGARKIA, 2026ko martxoaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita ikasleak baztertzeko prozedura hasteko erabakia (lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeko laguntzen 2025erako dirulaguntzen deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegu eta Prestakuntzaren zuzendariak ikasleak baztertzeko prozedura hasteko erabakia hartu du 2026ko otsailaren 20an, lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratze eta gizarteratze proiektu berezien garapenerako laguntzen 2025eko dirulaguntza-deialdiaren 11. artikuluan ezarritakoaren babesean, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2025eko apirilaren 10eko bilkuran (2025-04-24ko EHAA).
Ezinezkoa izan da prozedura hasteko erabaki hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Hasierako erabaki horrek epe bat ezartzen du hari alegazioak aurkezteko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzan, bost egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Xede horretarako, jakinarazten da interesdunak eskuragarri duela prozedura hasteko erabakiaren testu osoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Arabako lurralde-bulegoan (Antilletako pasabidea 14, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 10a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntzaren zuzendaria,
MARÍA ARÁNZAZU NIÑO NÚÑEZ.
RSS