Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2026ko martxoaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1292

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko otsailaren 18ko Agindua, REC_RSP_7263/25_16 erreferentzia-zenbakia duen espedienteari buruzkoa, Administrazioaren aurkako ondare-erantzukizunaren erreklamazio batean atzera egin dela deklaratzen duena.

Ezinezkoa izan da Agindu hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

39/2015 Legearen 68.1 artikuluak ezartzen duenez, prozedura hasteko eskabidean betetzen ez badira 66. artikuluko baldintzak edo, hala badagokio, 67. artikuluan adierazitakoak edo aplikagarri den legeria espezifikoan eskatutako beste batzuk, interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Era berean, jakinarazi egingo zaio, horrela egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, 21. artikuluan aurreikusitako moduan eman beharreko ebazpena eman ondoren. Ebazpen horren arabera, Administrazioa behartuta dago ebazpen espresua eman eta prozedura guztietan jakinaraztera, edozein dela ere prozedura hasteko modua.

Hala, egindako eskaera zuzentzeko eskatu zitzaion, eta aurkeztutako erreklamazioa baloratzeko eta ebazteko beharrezkoa den dokumentazio jakin bat aurkeztu zuen. Hala ere, emandako epea igaro da, eta interesdunak ez du eskatutako zuzenketa egin. Beraz, aurkeztutako erreklamazioan atzera egin duela adierazi behar da.

Iragarki honek eranskinean adierazitako interesdunari jakinarazpen indibidual gisa balioko dio, honako ohartarazpen hauekin:

1.– Interesdunak eskaeran atzera egin duela ulertu da.

2.– Espedientea artxibatu egin da, besterik gabe.

3.– Aipatutako aginduak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 12a.

Zerbitzuen zuzendaria,

OSCAR TROBO TRASAHEDO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala