Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2026ko martxoaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
1284

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 10ekoa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko uztailaren 22ko Aginduko laguntzen zenbatekoen eta onuradunen zerrenda. Hain zuzen ere, agindu horren bidez ezartzen dira doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berritzeen eta laguntza berrien deialdiaren oinarriak 2025-2026 aldirako.

Deialdiaren aginduaren 32.4 oinarriak xedatzen du, argitarapen-ondorioetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian onuradunen eta emandako dirulaguntzen zenbatekoen zerrenda argitaratuko dela, iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo sei hiletan.

Alde batetik, 2025eko abenduaren 17an ebatzi zen deialdia, ikerketa orokorreko laguntza berri eta laguntzen berritzeetarako, eta ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen 2025eko abenduaren 17an. Bestetik, 2025eko abenduaren 12an ebatzi zen deialdia, ikerketa espezifikoko laguntza berri eta laguntzen berritzeetarako, eta ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen 2025eko abenduaren 14an. Beraz, onuradunen zerrenda eta emandako laguntzen zenbatekoak argitaratu behar dira, publikotasun-ondorioetarako. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko uztailaren 22ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunen eta zenbatekoen zerrenda argitaratzea. Hain zuzen ere, agindu horren bidez ezartzen dira doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berritzeen eta laguntza berrien deialdiaren oinarriak 2025-2026 ikasturterako (2025eko uztailaren 30eko EHAA, 143. zk.). Ebazpen honen eranskinetan daude jasota aipatutako zerrenda horiek.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 10a.

Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala