
56. zk., 2026ko martxoaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
1283
34/2026 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko burua eta kideak izendatzen dituen Dekretua.
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeak (EAEHL) 18.4 artikuluan jasotako aurreikuspenarekin bat etorriz, ekainaren 8ko 148/2021 Dekretua eman zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko burua eta kideak izendatzen dituena (2021eko ekainaren 15eko EHAA, 116. zk.). Dekretu hori, gero, martxoaren 19ko 35/2024 Dekretuak aldatu zuen.
EAEHLren 26. artikuluaren arabera, izendatzeko aurreikusitako prozedura berberen bidez ordeztu behar dira Hauteskunde Batzordeko bokalak.
EAEHLren 18.2 artikulua aplikatuz, Eusko Legebiltzarreko Mahaiak erabaki du, 2026ko otsailaren 17an, Javier Gómara Urdiain jauna Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko bokal ez-judizial hautatzea.
EAEHLren 18.4 artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren dekretuen bidez izendatu behar dira burua eta bokalak.
Beraz, dekretu honek ekainaren 8ko 148/2021 Dekretua aldatzea dakar, ordezpen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko bokal ez-judizial bat izendatzen baita, Eusko Legebiltzarrak hautatua, ekainaren 15eko 5/1990 Lege haren 18.1.c) artikuluak agintzen duen eran.
Horrenbestez, Segurtasuneko sailburuak proposatuta eta Gobernu Kontseiluak 2026ko martxoaren 10ean egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko bokal ez-judizial izendatzea Javier Gómara Urdiain jauna, Eusko Legebiltzarreko Mahaiak hautatua.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko martxoaren 10ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS