Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2026ko martxoaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1281

31/2026 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez 14.151.575,10 euroko kredituak gaitzen baitira 7111 Programan (Nekazaritza eta Landa eta Itsas Garapena), diru-sarrerak lortu direlako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2026ko ekitaldirako aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak).

Konpromiso irmoak daude Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileari 14.151.575,10 euroko diru-sarrerak emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) kofinantzatutako laguntzei dagokienez.

Horregatik, kreditua gaitzen da, bat etorriz Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko martxoaren 10ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren 2026ko ekitaldirako aurrekontuan kreditu-gaikuntza bat onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Kreditu hori sortu da diru-kopuru bera lortu delako sarreren egoera-orri honetan:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailearen jarduerak finantzatzeko erabiliko dira funts horiek.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA.– Indarrean jartzea.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko martxoaren 10ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala