
56. zk., 2026ko martxoaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 3 orri.)
- EPUB (133 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1280
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 11koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako zentroetan euren zerbitzuak ematen dituzten garbiketa-enpresa emakidadunen langileen 2026ko soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko akordio partziala erregistratu, gordailutu eta argitaratzea (hitzarmen-kodea: 86100053012013).
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2026ko martxoaren 10ean aipatu den sinatutako hitzarmen kolektiboaren Batzorde Parekidearen akordio horri buruzko dokumentazioa aurkeztu da REGCON erregistroan.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak (zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen baitira eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen) Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila sortu zuen 2. artikuluan, eta, 7. artikuluan, ezartzen du ezen sail horren eginkizunen artean sartzen dela egikaritzea zer ezartzen duten lan-arloko legeek lan-harremanei buruz.
Bigarrena.– Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluetan xedatutako eskakizunak betez sinatu da akordioa.
Hirugarrena.– Aurkeztu den erabakia inskribatu beharreko egintza bat da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Inskripzio-eskaera eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da eskaerak betetzen dituela legez eskatzen diren baldintzak; beraz, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (2023ko otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuaren bidez aldatuak) 9. artikuluan xedatutakoarekin, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindua ematea akordioa Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatu eta gordailutu dadin eta alderdiei jakinaraz dakien.
Bigarrena.– Agindua ematea akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 11.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
AKORDIO PARTZIALA, JARRAIAN ZEHAZTUTAKO EUSKO JAURLARITZAKO ZENTROETAN EUREN ZERBITZUAK EMATEN DITUZTEN GARBIKETA-ENPRESA EMAKIDADUNEN LANGILEEN 2026KO SOLDATAK EGUNERATZEKO ETA 2026ARI DAGOZKION ATZERAKINENA: LAKUA, SAMANIEGO, ARKAUTIKO AKADEMIA, SEGURTASUN SAILEKO BULEGOAK, EUSKO LEGEBILTZARRA, EJIE-EUSKO JAURLARITZAKO DOKUMENTAZIO ZENTROA, EMAKUNDE, ARARTEKOAREN BULEGOA, HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA, GASTEIZKO JUSTIZIA JAUREGIA, LEHENDAKARITZA, EUSKADIKO ZERGA KOORDINAZIORAKO ORGANOA, SOS DEIAK, NEIKER-ARKAUTEKO GRANJA EREDUA, CRL/LHK, ZUZENEAN, ARABAKO ETA BIZKAIKO OSALAN ZENTROAK, ARABAKO, BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO PROBINTZIA-ARTXIBO HISTORIKOAK ETA EUSKO JAURLARITZAK GIPUZKOAN ETA BILBON DITUEN KUDEAKETA BATERATUKO ZENTROAK
Bildu dira Vitoria-Gasteizen, Lan Harremanen Kontseiluan, batetik, ISS Facility Services, SA eta Clece SA/Zaintzen, SA, patronaleko ordezkari gisa, eta, bestetik, UGT, LAB, CCOO eta USO (negoziazio-batzordeko langileen aldean daukan ordezkaritza % 53,33koa da, 2013ko uztailaren 2ko eratze aktan jasota dagoenez) sindikatuak.
HAU ADOSTU DUTE:
Lehenengoa.– Hitzarmenaren aurreraeragina aplikatuz aurreikusitako soldata-igoerak onartzea, hitzarmenaren 48. artikuluan jasotako eran. Hona hemen:
– 2026. urtea: % 1,5.
Bigarrena.– Enpresek konpromisoa hartzen dute, batetik, aipatutako igoerek sortutako atzerakin guztiak ordaintzeko, eta, bestetik, langileen soldatak eguneratzeko, eranskineko soldata-taularen arabera.
Hirugarrena.– Akordio honek eraginkortasuna izango du Langileen Estatutuaren Legearen testu bategineko 87., 88. eta 89. artikuluen babesean, eta argitaratzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da. Hura izapidetzeko baimena ematen zaio Lan Harremanen Kontseiluari. Edonola ere, akordioa argitaratzen denetik, enpresek hilabeteko epea izango dute atzerakinak ordaintzeko.
Beren datuen tratamenduari buruzko informazioa jaso dutela onartzen dute sinatzaileek, eta datuok begiratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, eramateko nahiz datuen tratamendua mugatzeko eta ukatzeko eskubideen berri eman zaiela, akta honen amaieran erantsitako informazio-eranskinaren bidez.
RSS