Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2026ko martxoaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1277

535/2026 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita ebazpen honetan destinoa esleitu zaien pertsonen estatutupeko langile finkoaren izendapena: 534/2026 Ebazpena, zeinaren bidez txanda irekiko destinoak esleitu baitziren erizaina kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak (2022ko abenduaren 19ko EHAA, 240. zk.). Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1510/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak irailaren 26an emandako 415/2024 Epaia betetzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1808/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko zuten oinarri espezifikoak diplomadun sanitarioak lanbide-taldeko erizaina kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan. Hainbat ebazpenetako hutsak zuzentzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 3ko 55/2023 Ebazpenaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1510/2024 Ebazpenaren bidez, ebazpen hori aldatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak irailaren 26an emandako 415/2024 Epaia betetzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 31ko 309/2025 Ebazpenaren bidez agindu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitara zedin oposizioko fasea gainditu duten txanda irekiko izangaien behin-behineko zerrenda, azken puntuazioaren arabera ordenatuta, lehiaketa- eta oposizio-faseko puntuazioak bereizirik adierazita (2020-2021-2022ko EPEa), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan diplomadun sanitarioak lanbide-taldeko erizaina kategoriako estatutupeko langile bihurtzeari dagokionez.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1113/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin zen 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiaren bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena erizaina kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 534/2026 Ebazpenaren bidez, aurreko paragrafoan adierazitako ebazpena aldatzen da, desgaitasunen bat (beste desgaitasun batzuk) dutenen kupoko izangaiek jarritako gora jotzeko errekurtsoak baietsi ondoren, izangai horiek destino-esleipendun izan behar baitute, lortutako puntuazio-ordenari jarraituz eta haiek egindako destino-aukeraketa errespetatuz.

Horiek guztiak horrela, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea Ebazpen honen Eranskinean agertzen diren pertsonak estatutupeko langile finko izendatu direla erizaina kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute dagokien destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Esleitutako destinoaren zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzan hartu beharko dute destinoaren jabetza. Horretarako, izangaiek hitzordua eskatu beharko dute lehenbizi, eta egintzan dokumentazio hau aurkeztu:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

– Diziplina-espediente bidez izangaia Administrazio Publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako desgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa, eta, horrez gain, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko. Era berean, interesdunei jakinarazten zaie, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dutela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak. Azaldutakoaren arabera lanpostuaz jabetzen diren izangaiak dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean hasi beharko dira lanean, eginbidea bete eta hurrengo egunean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala