Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2026ko martxoaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1269

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Joko eta Ikuskizunen Arabako Lurralde Bulegoko arduradunaren alegazioetarako errekerimendua helarazteko idazkia, B motako enpresa operadore gisa inskribatzeko eta baimentzeko eskaera bati buruzkoa, jakinarazpen honen hartzaileak BH3135 zenbakiko ustiapen-baimena transmititzeko soilik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozeduraren urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Ezinezkoa izan da idazki hori zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozeduraren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunari jakinarazten zaio 10 egun balioduneko epea duela alegazioak aurkezteko, dokumentazioa aurkezteko eta, hala badagokio, prozeduran baliatu nahi dituen frogak proposatzeko.

Halaber, epe horretan, espedientea kontsultatu eta espedienteko dokumentuen kopiak eskuratu ahal izango ditu Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 20a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

NEREA ALDAY GARATE.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala