
55. zk., 2026ko martxoaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1267
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, Galvanizados Sala, S.L. enpresaren ingurumeneko baimen bateratua berrikusteko espedientea jendaurrean jartzeko dena (AAI00170).
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren arabera (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu edo lekualdatzeko, bai eta horiek funtsean aldatzeko ere.
Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihesteko baldintzak ezartzea, eta, hori ezinezkoa bada, poluzioa prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea eta poluzio hori gutxitu eta kontrolatzea behintzat, Ingurumena ahalik eta gehien babesteko.
Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak agintzen du ofizioz berrikus daitezela ingurumen-baimen integratuak, instalazio baten jarduera nagusia aintzat hartuta teknika eskuragarri onenei (TEO) buruzko ondorioak argitaratu zirenez. 2022ko azaroaren 4an, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2022ko urriaren 11ko Exekuzio Erabakia (EB), zeinaren bidez ezartzen baitira burdinazko metalak eraldatzeko industriarako teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan.
Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onartutako Industriako Isurpenen Erregelamenduaren eta Poluzioaren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen Erregelamenduaren 16. eta 15. artikuluek arautzen dute berrikusteko prozedura, eta gutxienez hogei eguneko jendaurreko informazio-aldia ezartzen dute horren barruan.
Horregatik guztiagatik, jendaurrean jarri behar da, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Galvanizados Sala SL enpresaren AAU00170_REV_2025_001 espedientea, Vitoria-Gasteizko instalazioetarako (Araba) egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen. Espediente hori ikusgai egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 13a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS