Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2026ko martxoaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
1264

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 10ekoa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko uztailaren 22ko Aginduko laguntzen zenbatekoen eta onuradunen zerrenda. Hain zuzen ere, aipatutako Aginduaren bitartez, arautu egiten da Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea, eta horietarako deialdia egiten da 2025-2028 aldirako.

Deialdia erregulatzen duen aginduaren 32.4 oinarriak xedatzen du, argitarapen-ondorioetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian onuradunen eta emandako dirulaguntzen zenbatekoen zerrenda argitaratuko dela, iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo sei hiletan.

Deialdia 2025eko abenduaren 18an ebatzi ziren ikerketa orokorreko laguntza berriak eta berritzea eta ikerketa espezifikoko laguntza berriak, eta ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen 2025eko abenduaren 18an. Beraz, onuradunen zerrenda eta emandako laguntzen zenbatekoak argitaratu behar dira, publikotasun-ondorioetarako. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko uztailaren 22ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunen eta zenbatekoen zerrenda argitaratzea. Hain zuzen ere, aipatutako aginduaren bitartez, arautu egiten da Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea, eta horietarako deialdia egiten da 2025-2028 aldirako (2025eko abuztuaren 8ko EHAA, 149. zk.). Ebazpen honen eranskinetan daude jasota aipatutako zerrenda horiek.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 10a.

Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala