Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2026ko martxoaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1262

AGINDUA, 2026ko martxoaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita zein den integratu behar duten funtzionarioen behin betiko zerrenda, desagertzear dagoen Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko funtzionarioetatik Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2026ko otsailaren 11ko Ebazpenaren arabera, eta integratzeko 2026ko urtarrilaren 19ra arte irekitako deialdiaren itxiera deklaratzen baita.

Hezkuntzako sailburuaren 2023ko maiatzaren 3ko Aginduaren bidez, 2026ko urtarrilaren 19ra arte irekitako prozedura onartu zen, desagertu beharreko Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko irakasleek Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartzea eskatu ahal izan dezaten. Beraz, Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren hamaikagarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, eta hura garatuz, Urriaren 4ko 800/2022 Errege Dekretuaren 8.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, 2026ko urtarrilaren 19an amaitu da Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko deialdi irekiaren eskabideak aurkezteko epea.

Bestalde, behin 2025eko irailaren 1etik 2026ko urtarrilaren 19ra bitartean egindako eskaerak aztertu ondoren, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2026ko otsailaren 11ko Ebazpenaren bidez, argitara eman zen zein zen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko proposatutako irakasleen behin-behineko zerrenda eta zein zen prozedura horretatik kanpo geratu diren irakasleen zerrenda. Horretarako, berrikusi egin dira ebazpen horren aurka aurkeztutako erreklamazioak.

Ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko maiatzaren 3ko Aginduaren lehenengo kapituluaren bigarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (agindu horren bidez, batetik, iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko irakasleek Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan integratzeko eska dezaten 2026ko urtarrilaren 19ra bitarte irekitako prozedura deitzen duena, eta, bestetik, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 30eko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan integratzeko prozedurarako deialdia egiten baita), hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea zein den desagertzear dagoen Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko funtzionarioetatik Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzen diren funtzionarioen behin betiko zerrenda, honako bi listatu hauek kontuan hartuta:

I. eranskina.– Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko espezialitateetan sartzeko proposatutako langileen behin betiko zerrenda, espezialitatearekin batera, eta horrek ondorioak izango dituen data.

II. eranskina.– Prozeduratik baztertutako langileen behin betiko zerrenda, baztertzeko arrazoiak adierazita.

Bigarrena.– Ixtea desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko 2026ko urtarrilaren 19ra arte irekitako deialdia.

Hirugarrena.– Agintzea aurreko eranskin horiek argitara daitezela Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren webgunean (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila /) eta https://hezigunea.euskadi.eus helbidean, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

I. ERANSKINA
ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala