Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2026ko martxoaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1261

AGINDUA, 2026ko martxoaren 16koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira agindu honetan antzemandako hutsak: Agindua, 2026ko otsailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Klusterren Erakunde Dinamizatzaileentzako 2026ko ekitaldirako dirulaguntzen oinarriak onartzen dituena eta deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluan xedatutakoaren arabera, «argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Horrelako huts bat aurkitu da Euskal Autonomia Erkidegoko Klusterren Erakunde Dinamizatzaileentzako 2026ko ekitaldirako dirulaguntzen oinarriak onartzen dituen eta deialdia egiten duen 2026ko otsailaren 24ko Aginduan (2026ko martxoaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 45. zk.). Hori dela-eta, agindu honen bidez zuzentzen da.

Hain zuzen ere, 2026ko otsailaren 24ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Klusterren Erakunde Dinamizatzaileentzako 2026ko ekitaldirako dirulaguntzen oinarriak onartzen ditu eta deialdia egiten du; eta 15.1 oinarrian, oker, adierazten du justifikatzeko aldia 2028ko martxoaren 10ean amaituko dela.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, huts-zuzenketa honen bidez egindako aldaketaren eraginpean ez dauden egintzen eta izapideen baliozkotasunari eutsiko zaio.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2026/1016 (22/31) orrialdean, Euskal Autonomia Erkidegoko Klusterren Erakunde Dinamizatzaileentzako 2026ko ekitaldirako dirulaguntzen oinarriak onartzen dituen eta deialdia egiten duen 2026ko otsailaren 24ko Aginduaren 15.1 oinarrian, hau dio:

«Justifikatzeko aldia 2028ko martxoaren 10ean amaituko da. Horretarako, egindako gastutzat hartuko dira justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak».

Baina hau esan behar du:

«Justifikatzeko aldia 2027ko martxoaren 10ean amaituko da. Horretarako, egindako gastutzat hartuko dira justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak».

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakioke Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 16a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala