Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2026ko martxoaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1259

AGINDUA, 2026ko martxoaren 13koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita gaur egun Fundación Claret Enea izeneko fundazioaren estatutu-aldaketa.

2025eko abenduaren 18an eskabide bat sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko lehen Fundación Claret Sozial Fondoa izena zuen fundazioaren estatutuen aldaketa; besteak beste izenaren aldaketa dakarrena.

Espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu da eskabidearekin batera.

2025eko ekainaren 9an, estatutuak aldatzea erabaki zuen fundazioaren patronatuak (zehazki, 1., 3., 8., 9., 10., 11., 12. eta 14. artikuluak), honako ardatz hauek hain zuzen ere: fundazioaren izena aldatzea, fundazioaren helburuak zabaltzea eta patronatua egokitzea eta erabakiak hartzeko modua egokitzea, kontuan hartuta Claretiar familiaren entitateek izan duten eraldaketa (erakunde sortzailea da, eta gaur egun bere antolaketa aldatu du). Erabakia publikoki eskrituratu zen Bilbon, 2025eko abenduaren 11n, Juan Benguria Cortabitarte notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 3.387).

Izena aldatzeko arrazoia da izena jarduerari egokitu behar zaiola. Lehengo izenak «fondoa» hitza zuen, objektu nagusia pertsona kalteberei mikrokredituak ematea baitzen. Hala ere, gaur egun, fundazioaren jarduera Claret Enea Gizartetxea proiektua garatzera bideratu da funtsean, eta ekimen horrek identifikatzen eta ikusarazten du erakundea gizartearen aurrean. Ildo horretan, estatutuen 3. artikuluan jasotako fundazio-helburuak ere zabaldu dira. Gainerako aldaketak Misiolari Klaretianoen antolakuntzan izandako aldaketak eragin ditu, erakunde sortzailea baita.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.

Espedienteari funtsezkotzat jo diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2025eko abenduaren 11n protokolizatzeko eskriturarekin batera aurkeztutakoa (3.387 protokolo-zenbakia) izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna, inskripzioari dagokionez.

Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea orain Fundación Claret Enea izena duen fundazioaren estatutuen aldaketa, Agindu honen datarekin eta 2025eko abenduaren 11n, Juan Benguria Cortabitarte notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 3.387).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 13a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala