
55. zk., 2026ko martxoaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 4 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1257
AGINDUA, 2026ko martxoaren 10ekoa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzan Goi-kargudunaren idazkari lanpostua -520010 kodea, 18. dotazioa- izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa.
Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzan Goi-kargudunaren idazkari lanpostua -520010 kodea, 18. dotazioa- hutsik egonda, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Enplegu Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askeko sistema erabiliz hornitzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionariek eta EAEko Administrazio Orokorrarekin lotuta dauden zuzenbide pribatuko ente publikoetako karrerako funtzionariek, baldin lanpostu-zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).
Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda hartu dezakete parte deialdian; nolanahi ere, badaude zenbait salbuespen:
– Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionariek ezin izango dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.
– Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezin izango dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora (2 urte).
Bigarrena.– Eskabideak.
Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
EAEko Administrazio Orokorrean eta haren organismo publikoetan jardunean dauden karrerako funtzionariek EIZU enplegatuaren atariaren bidez egin ditzakete eskabideak. Jakina bidez eta Internet bidez sar daiteke atari horretara, helbide honetatik: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/funtzio-publikoa/hasiera/
Gainerako izangaiek erregistro elektronikoaren bidez bidaliko dituzte eskabideak, helbide honetara: Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
Hirugarrena.– Betekizunak eta merezimenduak.
Agindu honen eranskinean ezartzen dira lanpostu-zerrendan Goi-kargudunaren idazkari 520010/18 lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak. Era berean, lanpostuaren eginkizun eta zereginei lotuta balora daitezkeen merezimenduak eta konpetentziak ezartzen dira.
Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitaea» erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:
a) Títuluak.
b) Administrazio publikoan eta, hala badagokio, empresa pribatuan betetako lanpostuak, lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak dituztenak.
c) Egiaztatuko hizkuntza-eskakizuna.
d) Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.
e) Hizkuntza-gaitasunak.
f) Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzio eta zereginekin lotuta, jakinarazteko modukotzat jotzen diren bestelako merezimendu eta konpetentzia guztiak.
Eskabidearekin batera, deialdian eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, baldin eta EAEko administrazio orokorraren Langileen Erregistroan ez badaude.
Izangaia deitutako lanpostuaren funtzioetara ongi egokitzen dela bermatzeko, deialdia egin duen organoari aukera ematen zaio izangaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabil ditzan; elkarrizketa pertsonala edo proba egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatu.
Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileak ezin izango dira jabetu esleitutako lanpostuaz.
Laugarrena.– Ebazpena.
Ogasun eta Finantzetako sailburuaren agindu bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Agindu hori EHAAn argitaratu beharko da.
Lanpostua lortzen duen pertsonak esleipen-aginduan ezarritako datan jabetu beharko du lanpostuaz, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Ebazpen hori arrazoitzeko, kontuan hartuko da izangaiak deialdian eskatzen diren baldintzak eta zehaztapenak bete dituela, izendapena egiteko eskumena dagoela, eta lanpostuari buruz monografian ezarritako eginkizunak eta zereginak betetzeko egokia dela. Horretarako, gainerako izangaiekin (baldin badaude) alderatuko dira merezimenduak (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza).
Deialdia hutsik geratu dela deklara daiteke, baldin eta izangaietako batek ere ez baditu betetzen lanpostuaren baldintzak edo izangaietako bat ere ezin bada egokitzat jo, deitutako lanpostua betetzeko behar beste merezimendu eta konpetentzia ez dituelako.
Bosgarrena.– Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, aginduan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 10a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
ERANSKINA
Lanpostuaren datuak:
Deitutako lanpostua: Goi-kargudunaren idazkaria.
Kodea: 520010.
Dotazioa: 18.
Kidegoa/Eskala: EGC101 Administrarien kidegoa – Administrarien eskala.
Kidegoa/Eskala: EGC201 Administrari laguntzaileen kidegoa – Administrari laguntzaileen eskala.
Lanpostu-mailako osagarria: 18.
Berariazko osagarria: VI-A.
Kokapena: Ogasun eta Finantza Saila. Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza – Vitoria-Gasteizko egoitza.
Herria: Vitoria-Gasteiz.
Hizkuntza-eskakizuna: 2.
Derrigortasun-data: 2002-10-31.
Lanpostu-zerrendako betekizunak edo berariazko ezagutzak:
Hizkuntza-eskakizuna: arestian aipatutakoa.
Baloratu beharreko merezimenduak eta gaitasunak: harreman ohikoak goi-kargudunekin. Eskuarki, isilpeko izaerako informazioa erabiltzen du. Lanaldia handitzeko prestasuna.
RSS