Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2026ko martxoaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1256

44/2026 DEKRETUA, martxoaren 17koa, Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendaria izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko martxoaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendari izendatzea Juan Alberdi Alberdi jauna.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko martxoaren 17an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala