
55. zk., 2026ko martxoaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1255
43/2026 DEKRETUA, martxoaren 17koa, Politika Ekonomikoaren eta Europako Kohesioaren zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko martxoaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Juan Alberdi Alberdi jauna Politika Ekonomikoaren eta Europako Kohesioaren zuzendari kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko martxoaren 17an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
RSS