
52. zk., 2026ko martxoaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
1209
IRAGARKIA, 2026ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariarena, dirulaguntzen errekerimenduak jakinarazteko dena (2024ko kuoten deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariak zenbait errekerimendu egin ditu Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen babesean. Laguntza horiek Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzean dautza, eta laguntza horiek finantzatzeko baliabideak esleitu dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2024ko martxoaren 19ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez (2024ko martxoaren 27ko EHAA).
Ezinezkoa izan da errekerimenduak jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera argitaratzen da.
Dokumentu hau argitaratu eta hurrengo 10 egun baliodunetan zuzentzen ez bada, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikuluan aurreikusitako ondorioekin.
Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduen testu osoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren dagokion bulegoan.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 4a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
RSS