Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2026ko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
1208

IRAGARKIA, Finantzen Euskal Institutuarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zor malguaren programari dagokion deialdia argitaratu dela, Euskadiko enpresei finantzaketa malgua eskaintzeko eta haien eraldaketa produktiboa bizkortzeko xedea duena.

Finantzen Euskal Institutuak, Ogasun eta Finantza Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko ente publikoak, iragarri du kudeaketa-sozietate profesional bat hautatzeko deialdia argitaratu dela. Sozietate horrek zor-funts publiko-pribatu bat egituratu, kapital osagarria erakarri eta funtsa kudeatuko du, helburu hauekin: proiektu sendo eta estrategikoak bultzatzea eta euskal industria-ehunaren erresilientzia indartzea.

Zor Malguaren Programa Euskadi Eraldatuz 2030 Planaren esparruan sortu da, eta Indartuz sozietate publikoaren bidez bideratuko da. Tresna publiko-pribatu gisa sortua, Funtsa enpresen lehiakortasuna indartzeko eta proiektu eraldatzaileak bultzatzeko diseinatua izan da, aldi berean, ekosistemarekin konprometitutako tokiko inbertitzaileen sarea zabalduz. Zor-funts honen bitartez, Programak finantza-tresna tradizionalak asetzen ez dituzten finantzaketa beharrizanei erantzuna ematea eta euskal industria-ehunak, etorkizunari begira, behar dituen inbertsio estrategikoetara kapitala bideratzea du xede.

Zor-funts berriak, kotizatu gabeko enpresa pribatuak finantzatzea izango du helburu, lurraldean errotatutakoak edo inpaktu estrategikoa dutenak. Funtsa 100 milioi euroko ondare objektiboarekin eratuko da, kapital pribatuaren mobilizazioa bermatuko du eta mailegu-zorro dibertsifikatu bat sortu eta kudeatu beharko du: arruntak, partaidetzazkoak, seniorrak, subordinatuak edo bihurgarriak, proiektu bakoitzaren errealitatera egokituz.

Interesa duten kudeaketa-sozietateek beren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte deialdian ezarritako baldintzen arabera, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita 20 eguneko epean.

Deialdiaren oinarriak –sarbide-baldintzak eta hautaketa-irizpideak nahiz proposamenak aurkezteko bidea ere jasotzen dituztenak– FEI-ren webguneko «Indartuz» atalean daude eskuragarri.

Ezaugarriei nahiz eskabidea betetzeko prozedurari buruzko informazio orokorra «www.ivf-fei.euskadi.eus» web-orrian kontsulta daiteke.

Bilbao, 2026ko martxoaren 10a.

Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia,

AMAIA DEL VILLAR RODRIGO.


Azterketa dokumentala