
52. zk., 2026ko martxoaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1207
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1. plazan bideratutako 260/2025 prozedura arruntean interesdun direnak.
Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1. plazan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, prozedura laburtuaren izapideen bidez bideratzen ari dena, 260/2025 zenbakiarekin, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko apirilaren 16ko Aginduaren aurka, zeinaren bidez ebazten baita hizkuntzagatik edo postuagatik bereizita dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan (2025eko maiatzaren 6ko EHAA, 83. zk.)
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatzen duenaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira euren interesak defenda ditzaten, egoki baderitzote, Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1. plazan, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 6a.
Justizia Administrazioko zuzendaria,
MARÍA DOLORES MOVILLA RIVAS.
RSS