Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2026ko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1201

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordearen 2026ko otsailaren 10eko Ebazpena, Ertzaintzako zuzendariaren 2025eko irailaren 24ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, adierazitako ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpenaren testu osoa eta espedientean jasotako dokumentazio guztia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan eskura daiteke, helbide honetan: Lakua I eraikineko E gunea, solairuartea; Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 9a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala