Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2026ko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1196

IRAGARKIA, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, arlo publikoan Bikain – Euskararen Kalitate-ziurtagiriak lortzeko 2023-2025 urte bitartean egin den kanpo-ebaluazioaren prozesua amaitu ondoren, erakundeek egiaztatu duten ziurtagiri-maila argitara ematen duena.

2023ko uztailaren 12an argitaratu zen EHAAn 97/2023 Dekretua, ekainaren 27koa, erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema arautzen duena. Ondoren, 2023ko uztailaren 31n, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 2023ko uztailaren 14ko Ebazpena argitaratu zen, arlo publikoan Bikain – Euskararen Kalitate-ziurtagiriak lortzeko ebaluazio prozesuak garatzen dituena.

Erakunde interesdunek urteko edozein momentutan egin ahal izango dute ebaluazioa jasotzeko eskaera. Kanpo-ebaluazioak ez dira deialdi jakin bati lotuta egongo, eta urtean zehar burutuko dira 2023ko uztailaren 14ko ebazpenaren 8. atalean zehaztutako fase eta epeak kontuan izanda. Nolanahi ere, ebaluazioa ebazteko epea gehienez ere 3 hilabetekoa izango da, kanpo-ebaluazioa onartua izanaren ebazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita.

Jarraian, argitaratu da honakoa jasotzen duen zerrenda: Bikain – Euskararen Kalitate-ziurtagiriak lortzeko prozesua arautzen duen ebazpenaren arabera, ziurtagiria lortu duten erakundeak, ziurtatze-urtea eta ziurtatu duten ziurtagiri-maila.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 6a.

Hizkuntza Politikako sailburuordea,

AITOR ALDASORO ITURBE.


Azterketa dokumentala