
52. zk., 2026ko martxoaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (106 KB - 2 orri.)
- EPUB (154 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
1195
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinen bidez argitaratzen baita laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2025eko onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, eta Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 21.5 artikuluan ezartzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedapen horren babesean eman diren laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eta jasoko dituzten zenbatekoak adieraziko direla.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean egindako 2025eko deialdian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea (ikus eranskina). Deialdi hori ente honen Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2025eko otsailaren 27an egindako bileran (2025eko martxoko 6ko EHAA, 45. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 10a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria,
FERNANDO PARICIO CARRIÓN.
RSS