
51. zk., 2026ko martxoaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 4 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AGIRI GARBIKETAKO BATZORDEA
1189
EDIKTUA, espediente judizialak garbitzeari buruzkoa.
Nik, Aner Uriarte Codón jaunak, EAEko Garbiketa Batzordeko presidentea naizen aldetik,
JAKITERA EMATEN DUT:
Euskal Autonomia Erkidegoko Espediente Judizialak Garbitzeko Batzordeak, 2025eko azaroaren 26an egindako bilkuran, erabaki du jatorrizko organo judizialek bidali eta bukatutzat jotako zerrenda eta ofizioetan agertzen diren espediente hauek garbitzea, artxiboetako arduradunek adierazi dutenaren arabera. Era berean, erreserba ezartzen da, eta ez dira suntsituko, harik eta Ondare Historikoaren zuzendariak txostena eman arte, haien balio historiko-dokumentalagatik erreserbatu behar diren espedienteei buruz. Txosten hori hurrengo garbiketa batzordea egin aurretik aurkeztu behar da.
BIZKAIA
EAEko Auzitegi Nagusia.
– Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 3. Atala, 3/25 lotea.
– Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 4. Atala, 4/25 lotea.
Bilbao.
1/25 zk.ko Gobernu-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak:
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2, 3 eta 6 zk.ko Epaitegietako prozedurak, Lurralde Artxiboan 2013an eta 2014an sartu zirenak eta amaituta daudela deklaratu direnak, eta Administrazioarekiko Auzien 1, 4 eta 5 zk.ko Epaitegietakoak, Lurralde Artxiboan 2011tik 2014ra bitartean (biak barne) sartu zirenak eta amaituta daudela deklaratu direnak.
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegia, 9/25 lotea.
– Bilboko Zigor-arloko Epaitegiak:
Bilboko Zigor-arloko 1, 2 eta 6 zk.ko Epaitegietako prozedurak, 2010etik 2013ra Lurralde Artxiboan sartu zirenak (biak barne), amaituta daudela deklaratu direnak, eta Zigor-arloko Bilboko 3, 4 eta 5 zk.ko Epaitegietako prozeduren zerrenda, 2012an eta 2013an Lurralde Artxiboan sartu zirenak eta amaituta daudela deklaratu direnak.
Bilboko Zigor Arloko 1 zk.ko Epaitegia, 1/2025 lotea.
Bilboko Zigor arloko 4 zenbakiko Epaitegia, 4/25 lotea.
Espetxe-zaintzako Epaitegia:
Espetxe-zaintzako epaitegiaren prozedurak, 2012ko maiatzetik 2017ko ekainera bitartean (biak barne) Lurralde Artxiboan sartu zirenak eta amaituta daudela deklaratu direnak.
Erantsitako zerrendan agertzen diren prozedurak.
Adingabeen Epaitegia:
– Adingabeen 1 zk.ko Epaitegia, 2/2025 lotea, 43/08, 11/10 eta 52/10 TJE espedienteak salbu.
– Adingabeen 2 zk.ko Epaitegia, 5/25 lotea.
Balmaseda.
Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra (Balmaseda).
Erantsitako zerrendan agertzen diren prozedurak.
Barakaldo.
– Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra. Barakaldoko Lurralde Artxibo Judiziala:
5/2025, 7/2025 eta 11/2025 loteak, Barakaldoko Lurralde Artxiboaren esku dauden espedienteei buruzkoak. Instrukzioko 1, 3 eta 4 zk.ko Epaitegiei dagozkienak eta Lurralde Artxiboan 2002-01-01etik 2002-12-31ra bitartean sartu zirenak eta amaituta daudela deklaratu direnak.
GIPUZKOA
Donostia.
Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra (Donostia):
– 2021-06-22ra arte behin betiko artxibatuta dauden Efektu Judizialen espedienteak.
– 2021-06-23tik 2025-04-25era arte behin betiko artxibatuta dauden Efektu Judizialen espedienteak.
– 2005eko eta 2006ko OJ kudeaketa prozesaleko sisteman eta Justizia Bat sisteman 2006tik 2018ra arte erregistratutako Kexen espedienteak.
– 2014tik 2018ra Justizia Bat kudeaketa prozesaleko sisteman erregistratutako Doako Justizia espedienteak.
– 2010etik 2018ra Justizia Bat euskarri informatikoan erregistratutako Apud Acta espedienteak.
– 2012tik 2018ra Justizia Bat euskarri informatikoan erregistratutako Epaimahairako Izangaien Erreklamazioen espedienteak.
Irun.
– Irungo Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoa:
1/2024 lotea: Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiaren aurretiazko eginbideak, Lurralde Artxiboan 2003-01-01etik 2003-12-31ra arte sartu zirenak.
11/2024 lotea: Irungo 4 zk.ko Epaitegiko prozedura laburtuak, 2003-01-01etik 2003-12-31ra arte Lurralde Artxiboan sartu zirenak.
10/2024 lotea: Irungo Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiaren aurretiazko eginbideak, Lurralde Artxiboan 2003-01-01etik 2003-12-31ra arte sartu zirenak.
– 99/2024 Besteak espedientea, Irungo Zerbitzu Erkide Prozesalarena:
Irungo Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko espedienteen zerrenda.
Irungo Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko prozeduren zerrenda.
Tolosa.
– Tolosako Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoa:
3/25 lotea: Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiaren aurretiazko eginbide eta prozedura laburtuak, 2003-12-31 baino lehen Lurralde Artxibo horretan sartu zirenak.
5/25 lotea: Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiaren aurretiazko eginbide eta prozedura laburtuak, 2004-12-31 baino lehen Lurralde Artxibo horretan sartu zirenak.
4/25 lotea: Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiaren aurretiazko eginbide eta prozedura laburtuak, 2003-12-31 baino lehen Lurralde Artxibo horretan sartu zirenak.
6/25 lotea: Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiaren aurretiazko eginbide eta prozedura laburtuak, 2004-12-31 baino lehen Lurralde Artxibo horretan sartu zirenak.
15/17 lotea: Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiaren aurretiazko eginbide eta prozedura laburtuak, 1998-12-31 baino lehen Lurralde Artxibo horretan sartu zirenak.
9/23 lotea: Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiaren aurretiazko eginbide eta prozedura laburtuak, 1999-12-31 baino lehen Lurralde Artxibo horretan sartu zirenak.
7/23 lotea: Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiaren aurretiazko eginbide eta prozedura laburtuak, 2000-12-31 baino lehen Lurralde Artxibo horretan sartu zirenak.
11/23 lotea: Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiaren aurretiazko eginbide eta prozedura laburtuak, 2001-12-31 baino lehen Lurralde Artxibo horretan sartu zirenak.
10/23 lotea: Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiaren aurretiazko eginbide eta prozedura laburtuak, 2002-12-31 baino lehen Lurralde Artxibo horretan sartu zirenak.
7/25 lotea: Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiaren aurretiazko eginbide eta prozedura laburtuak, 2003-12-31 baino lehen Lurralde Artxibo horretan sartu zirenak.
8/25 lotea: Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiaren aurretiazko eginbide eta prozedura laburtuak, 2004-12-31 baino lehen Lurralde Artxibo horretan sartu zirenak.
ARABA
Vitoria-Gasteiz.
– Vitoria-Gasteizko Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra:
Lote bakarra:
– 2019. urtera arteko Efektuen Gordailuaren dokumentazioa eta espedienteak: dagozkien ondoreetarako, 2019. urtera arte beren organoei entregatu zaizkien konbikzio-piezen espedienteak.
– Apud Akta Ahalordeen dokumentazioa, 2018. urtera arte.
– 2021-2022-2023 eta 2024 urteetako bideokonferentzia pasiboen exhortoak.
Hori guztia publiko egiten da uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunek, bi hilabeteko epean, beren garaian prozesuan aurkeztu zituzten agiriak berreskuratu ahal izan ditzaten, eta ohartarazten zaie ezen, epea igaro eta interesdunek ez badute dokumentu horiek itzultzea sustatu, aurkeztutako agiriak berreskuratzeko eskubidea galdu dutela ulertuko dela.
Hori guztia publiko egiten da, Artxibo Judizialak Modernizatzeari buruzko uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoa betez.
Bilbao, 2026ko otsailaren 26a.
Euskal Autonomia Erkidegoko Garbiketa Batzordeko presidentea,
ANER URIARTE CODÓN.
RSS