Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2026ko martxoaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1187

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Aiako udalerriko (Gipuzkoa) Laurgain auzoan dagoen Gaztaña-beltza iturburutik urtean 274 m3-ko ur-bolumena aprobetxatu eta abeltzaintzan erabiltzeko administrazio-baimena eskatzeko espedientea.

– Espedientearen kodea: A-G-2012-0013.

– Eskatzailea: Sergio Iriarte Aguirrezabala.

– Jardueraren kokapena: Aia (Gipuzkoa).

– Bilketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)): TA1 X = 569.243; Y: 4.789.805.

– Eskatutako urteko bolumena: 274 m3/urte.

– Uraren erabilera: abeltzaintza.

– Jardueraren deskribapena: urak Gastaña-beltza iturburutik hartzen dira kutxatila baten bidez, eta 1 m3-ko edukiera duen lehenengo andel batera eramaten dira, ondoren, bigarren andel bateraino ponpatzeko. Bigarren andel horretatik urak grabitate bidez eramaten dira ukuilura, 15 zaldiko abeltzaintza-erabilerarako.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera –urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluari dagokionez–, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten eta egokitzat jotzen duten edozer adieraz dezaten, betiere adierazitako epearen barruan, 39/2015 Legean aurreikusitako edozein bide erabiliz.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epean, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atariaren Informazio Publikoa atalean ere.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 24a.

Zuzendari nagusia,
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala