Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2026ko martxoaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1186

IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.

Aprobetxamendu-arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatuta ere ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, emakida-eskubidea azkentzeko espedienteak ematen dira argitara, Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudiaren 165. artikuluko 4. atalean eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 82. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez. Espedienteen ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehazten dira.

Espedienteak Uraren Euskal Agentziaren bulegoan ikusi ahal izango dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan egoki irizten zaien dokumentu eta egiaztapen aurka alegatu ahal izango dira. Helbidea: Gamarrako atea 1.A, 11. solairua, 01013 Vitoria-Gasteiz.

Hori guztia argitara ematen da, guztiek jakin dezaten eta aipatutako eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen. Banakako jakinarazpenaren balioa izango du honek haientzat.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 24a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala