
51. zk., 2026ko martxoaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1184
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 34/2026 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da Vitoria-Gasteizko Auzitegiko 4 zenbakiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean, 34/2026 prozedura laburtuaren izapideen bidez 2025eko uztailaren 4an, Osakidetzako zuzendari nagusiak ekainaren 20ko 1074/2025 egindako Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka, berariazko ebazpenik ez zegoelako. Ebazpen horren bidez, 2020-2021-2022ko EPEan hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu eta txanda irekiko destinoak esleitu ziren, Dietetikako Teknikari Espezialista kategorian, destinoa osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izanik.
Horrela, bada, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa betez, dei egiten zaizu, nahi eta/edo zure interesak defendatzeko egokitzat jotzen baduzu, epaitegian ager zaitezen, bederatzi egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera, eta egokitzat jotzen duzuna alega dezazun.
Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da, deialdiaren oinarrien arabera, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 9a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS