
51. zk., 2026ko martxoaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
1181
IRAGARKIA, 2026ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariarena, dirulaguntzen errekerimenduak jakinarazteko dena (2025eko kuoten deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariak agiriak eskatzeko zenbait errekerimendu egin ditu Laneko eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen babesean. Laguntza horiek Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dira, eta, haiek finantzatzeko, baliabideak esleitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2025eko apirilaren 10eko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez (2025eko apirilaren 24ko EHAA).
Ezinezkoa izan da errekerimenduak pertsonalki jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluari jarraituz.
Dokumentu hau argitaratu eta hurrengo 10 egun baliodunetan zuzenketa egiten ez bada, eskaeran atzera egin duela iritziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikuluan aurreikusitako ondorioekin.
Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduen testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan, dagokion bulegoan.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 4a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
RSS