Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2026ko martxoaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
1180

IRAGARKIA, 2026ko martxoaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, dirulaguntzak emateko ebazpenak jakinarazteko dena (2025eko kuoten deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak zenbait ebazpen eman ditu, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen babesean dirulaguntzak emateko. Laguntza horiek Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dira, eta haiek finantzatzeko baliabideak esleitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2025eko apirilaren 10eko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez (2025eko apirilaren 24ko EHAA).

Ezinezkoa izan da ebazpenak banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera.

Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela ebazpenen testu osoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren dagokion bulegoan.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 3a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

FERNANDO PARICIO CARRIÓN.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala