
51. zk., 2026ko martxoaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
1179
IRAGARKIA, 2026ko otsailaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariarena, laguntzak itzultzeko ebazpenak jakinarazten dituena (ekintzaileei laguntzeko 2024ko dirulaguntzen deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariak laguntzak itzultzeko zenbait ebazpen eman ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2024ko apirilaren 23ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen ekintzaileei laguntzeko dirulaguntzetarako deialdiaren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera (2024-05-06ko EHAA).
Ezinezkoa izan da itzulketa-ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betez.
Ebazpen hauek interesdunei jakinarazten zaizkie, eta ohartarazi ez diotela amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horretarako, jakinarazten da emandako ebazpen horien testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 25a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
RSS