Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2026ko martxoaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1176

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako bideratu den 87/2026 prozedura arruntean interesa dutenak.

Zerbitzu zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

87/2026 prozedura arrunta: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Erriberabeitiko Udalak aurkeztua, ustez ezetsi egin delako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren 2025-05-26ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, batetik, aldez aurreko administrazio-baimena eman zitzaion Beitia instalazio fotovoltaikoaren proiektuari eta haren ebakuazio-azpiegiturari, zeina Arabako Erriberabeitiko Udalerrian baitago, Mirador Norte FV SLk sustatzen baitu eta 2025-08-18ko ALHAOko 154. zenbakia argitaratu baitzen, eta, bestetik, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen.

Hori dela eta, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin, epatu egiten dira espediente horretan interesa dutenak, bederatzi eguneko epean ager daitezen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 3a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala