
51. zk., 2026ko martxoaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
1173
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita ahitu egin dela ekintzaileei laguntzeko 2025eko ekitaldiko aurrekontu-kreditua (deialdiaren IV. kapitulua).
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2025eko irailaren 5eko Ebazpenaren bidez, ekintzaileei laguntzeko 2025eko ekitaldiko laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia argitaratu ziren, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluak 2025eko irailaren 4ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onartuak (2025-09-12ko EHAA).
Aipatutako oinarri arautzaileen 20.2 artikuluak xedatzen duenez, eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta ordenan ebatziko dira, espedientea osatzen den unearen arabera, harik eta finantzaketarako funtsak ahitzen diren arte. Artikulu horrek ezartzen du, halaber, aurrekontu-zuzkidura bukatutakoan horren berri emango dela EHAAn, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Baliabide Orokorren zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta ebazteke dauden eskabideei dirulaguntzak ukatuko zaizkiela.
Deialdiaren 2.2.c) artikuluan deialdi honi esleitutako kredituaren zenbateko osoa jakinarazten da.
Enpresa-jarduera bat hasi ondoren proiektua sendotzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzetarako baliabide ekonomikoak ahitu ondoren (deialdiaren IV. kapitulua), eta funtsak ahitzean nagusitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aditzera ematea 2026ko otsailaren 10ean ahitu dela, 10:43an espedientea osatuta, enpresa-jarduera bat hasi ondoren proiektua sendotzeko laguntza behar dutenentzako laguntzak finantzatzeko 2025erako esleitutako aurrekontu-kreditua.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 4a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria,
FERNANDO PARICIO CARRIÓN.
RSS