Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2026ko martxoaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
1172

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita agortu egin dela ekintzaileei laguntzeko 2025eko ekitaldiko aurrekontu-kreditua (deialdiaren III. kapitulua).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2025eko irailaren 5eko Ebazpenaren bidez, ekintzaileei laguntzeko 2025eko ekitaldiko laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia argitaratu ziren, zeinak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak 2025eko irailaren 4ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onartu baitziren (2025-09-12ko EHAA).

Aipatutako oinarri arautzaileen 20.2 artikuluak xedatzen duenez, eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta ordenan ebatziko dira, espedientea osatzen den unearen arabera, harik eta finantzaketarako funtsak agortzen diren arte. Artikulu horrek ezartzen du, halaber, aurrekontu-zuzkidura agortutakoan, horren berri emango dela EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta ebazteke dauden eskabideei dirulaguntzak ukatuko zaizkiela.

Deialdiaren 2.2.c) artikuluan deialdi honi esleitutako kredituaren zenbateko osoa jakinarazten da.

Enpresa-jarduera bat hasi ondoren proiektua ezartzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzetarako baliabide ekonomikoak agortu ondoren (deialdiaren III. kapitulua), eta funtsak agortzean nagusitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aditzera ematea enpresa-jarduera bat hasi ondoren proiektua ezartzeko laguntza behar duten pertsonei zuzendutako laguntzak finantzatzeko 2025erako esleitutako aurrekontu-kreditua agortuta geratu dela, 2025eko urriaren 27ko 23:31n aurkeztutako espedientearekin eta 2026ko urtarrilaren 26ko 13:50ean osatutako azken espedientearekin.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

FERNANDO PARICIO CARRIÓN.


Azterketa dokumentala