
51. zk., 2026ko martxoaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1171
AGINDUA, 2026ko martxoaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira ikasle etorri berrien hizkuntza indartzeko programetarako 2025eko dirulaguntza-deialdiko Balorazio Batzordeko kideak, eta argitara ematen baita batzorde horren osaera.
Ikasle etorri berrien hizkuntza indartzeko programetarako dirulaguntzen deialdia egiten duen 2025eko azaroaren 25eko Aginduan ezarritakoaren arabera (2025eko abenduaren 11ko EHAA), hamalaugarren oinarri arautzailean ezartzen da balorazio-batzorde batek ebaluatuko dituela jasotako eskabideak.
Beraz, batzorde hori eratu behar da.
Horrenbestez, honako hau,
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Ikasle etorri berrien hizkuntza indartzeko programak diruz laguntzeko 2025eko deialdiko Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzordearen osaera argitaratzea. Hona hemen osaera:
Batzordeburua:
Amaia Herrán Fernández, Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuaren arduraduna.
Batzordekideak:
Estibaliz Díaz Zubia, Arabako Hezkuntza Berriztatzeko lurralde-arduraduna.
Pilar Antón Crespo, Bizkaiko Hezkuntza Berriztatzeko lurralde-arduraduna.
Elena Aizpuru Segurola, Gipuzkoako Hezkuntza Berriztatzeko lurralde-arduraduna.
Idazkaria:
Cristina Resano Sarmiento, Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuko teknikaria.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 2a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS