Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2026ko martxoaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1170

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 6koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Hernani (Gipuzkoa) udalerriko «Ikatz Gane parke eolikoa» eta haren ebakuazio-azpiegitura erkideak izeneko proiektuaren administrazio-baimena eta ingurumen-ebaluazioa jendaurrean jartzeko izapideari dagokion alegazioak aurkezteko epea luzatzea. Erreferentzia: GEY-2024-00006.

AURREKARIAK

1.– 2026ko otsailaren 23an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren iragarkia argitaratu zen, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Hernani (Gipuzkoa) udalerriko «Ikatz Gane parke eolikoa» proiektuari eta haren ebakuazio-azpiegitura erkideei aurretiazko administrazio-baimena emateko eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskariak. Iragarkian, gainera, 30 egun balioduneko epea ezarri zen alegazioak aurkezteko, hau da, 2026ko apirilaren 10era arteko epea.

2.– Ukitutakoen eskaera batzuk jaso ditugu, jendaurrean jartzeko izapidearen barruan alegazioak aurkezteko epea luzatzeko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Gipuzkoako lurralde-ordezkariak du espediente hau ebazteko eskumena, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren bidez esleitutako eskumena baliatuz (2024-12-10eko EHAA).

2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan ezarritakoa betez, Administrazioak, ofizioz edo interesdunek eskaturik, luza dezake ezarritako epea, manuren batek kontrakoa ez badio, komenigarritzat jotzen bada eta hirugarren batzuen eskubideei kalterik egiten ez bazaie; epearen erdia izan daiteke luzapena, gehienez ere.

3.– Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera, proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jarriko dira gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean.

Aipatutako lege-xedapenak eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak ikusita, Gipuzkoako lurralde-ordezkariak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzeko izapidearen barruan alegazioak aurkezteko epea 15 egun baliodunetan luzatzea, hau da, 2026ko maiatzaren 4ra arte luzatzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau eskatzaileei eta Enigma Green Power 26 SLU sustatzaileari jakinaraz dakien agintzea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 31.3 artikuluarekin bat etorriz, epeak luzatzeari edo horiek ukatzeari buruzko erabakien kontra ezin da errekurtsorik jarri, hargatik eragotzi gabe prozedura amaitzen duen ebazpenaren aurka egoki den errekurtsoa jartzea.

Donostia, 2026ko martxoaren 6a.

Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

ANTTON ARRIETA INSAUSTI.


Azterketa dokumentala