Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2026ko martxoaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1165

AGINDUA, 2026ko martxoaren 3koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación AIC Automotive Intelligence Center Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

2025eko urriaren 28an eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean, Fundación AIC Automotive Intelligence Center Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

2025eko ekainaren 3an, fundazioaren patronatuak fundazioaren estatutuak aldatzea erabaki zuen. Zehazki, 22. eta 26. artikuluak aldatzea, eta 22 bis artikulu berri bat gehitzea.

Estatutu-aldaketa horiek fundazioaren interesa indartzeari begirakoak dira, izan ere, patronatuko kideak izendatzeko ezinbesteko baldintza gisa ezartzen da fundatzaileek estatutuetan ezarritako egoitzari dagokion baldintza betetzea.

Akordioa eskritura publiko bihurtu zen Bilbon, 2025eko urriaren 24an, Ramon Mugica Alcorta notarioaren aurrean (protokolo-zk.: 1.675).

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu baten bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.

Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2025eko urriaren 24an protokolizatzeko eskriturarekin batera aurkeztutakoa (1.675 protokolo-zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da, inskribatzeko ondorioetarako.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación AIC Automotive Intelligence Center Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Ramon Mugica Alcorta notarioren aurrean 2025eko urriaren 24an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan. (protokolo-zk.: 1.675).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honi, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 3a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala