
50. zk., 2026ko martxoaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
AZPEITIKO UDALA
1159
IRAGARKIA, Azpeitiko 2025-2030 aldirako Soinu Ingurumena Hobetzeko Ekintza Plana hasiera batean onartzeari buruzkoa.
2026ko martxoaren 4ko Alkatearen Dekretu bidez, Azpeitiko 2025-2030 aldirako Soinu Ingurumena Hobetzeko Ekintza Plana hasiera batean onartu da.
Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretua betez, espedientea hilabeteko epean jendaurrean jarriko da, iragarkia dagokion aldizkari ofizialetan (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.
Dokumentazio osoa Azpeitiko Udalaren webguneko iragarki-taula elektronikoan egongo da eskuragarri: www.azpeitia.eus
Azpeitia, 2026ko martxoaren 5a.
Alkatea,
NAGORE ALKORTA ELORZA.
RSS