
50. zk., 2026ko martxoaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BASAURIKO UDALA
1158
IRAGARKIA, Basauriko zarataren aurkako 2025-2029 ekintza-plana behin betiko onartzea.
Udalak, 2025eko uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenengoa.– Honako alegazio hauek onartzea, erabaki honen azalpen-atalean azaldutako arrazoiengatik:
– Sagarrak Talde Ekologistak aurkeztutako hirugarren eta hamabigarren alegazioak.
– U.S.L.k aurkeztutako lehenengo hiru alegazioak.
– EH Bilduk aurkeztutako bigarren alegazioa.
Era berean, zati batean onartu da Sagarrak Talde Ekologistak aurkeztutako lehen alegazioa, atal horretan jasotako arrazoiekin bat etorriz.
Bigarrena.– Aurkeztutako gainerako alegazioak ezestea, erabaki honen azalpen-zatian jasotako oinarrien arabera. Alegatzaileei helaraziko zaizkie oinarri horiek.
Hirugarrena.– Behin betiko onartzea Basauriko Zarataren aurkako Ekintza Plana (2025-2029), osorik edo zati batean onartutako alegazioen ondoriozko aldaketak erantsita.
Laugarrena.– Behin betiko onarpenaren iragarkia argitaratzea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Basauriko Udalaren webgunean (www.basauri.eus).
Bosgarrena.– Behin betiko onarpenaren berri ematea persona, erakunde eta administrazio publiko interesdunei.
Basauri, 2026ko otsailaren 10a.
Alkatea,
ASIER IRAGORRI BASAGUREN.
RSS