
50. zk., 2026ko martxoaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1157
IRAGARKIA, 2026ko martxoaren 5ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Vitoria-Gasteizko udalerrian «FV Bitxilore Solar» (6,013 MWp) eguzki-planta fotovoltaikoa eta hari lotutako azpiegiturak eraikitzeko aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera.
48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak) eta 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen dira «FV Bitxilore Solar» instalazio fotovoltaikoaren eta hari lotutako azpiegituren proiektuak.
Espedientea 01–GE–Y–2023–00045.
● Eskatzailea: Ventaja Solar 8 SL.
● Xedea: energía elektrikoa sortzea.
● Eskaeraren helburua: aurretiazko administrazio-baimena.
● Tartean dagoen udal-mugartea: Vitoria-Gasteiz.
● «FV Bitxilore Solar» proiektua:
– Eguzki-instalazioak 640Wp-eko 9.396 modulu eta 200 kW-ko 25 inbertsore fotovoltaiko ditu. Guztira 5 MWn-ko potentzia du.
– 2.500 kVA-ko eta 3.000 kVA-ko transformadorea dituzten bi transformazio-zentru.
– Transformazio zentru batetik sekzionamendu zentruaren (proiektu honen xede ez dena) sarrerarainoko urpeko ebakuazio-linea, 643 m-ko luzerakoa.
● Husteko puntua: 30 kV-eko Vitoria-Matauco 2 linean, «ST Vitoria» (30 kV) azpiestaziokoa.
● Eguzki-instalazioak hartzen duen azalera: 4,98 ha.
● Aurrekontua (BEZik gabe): 3.932.730,45 euro.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Arabako Lurralde Ordezkaritzak eman behar dio proiektu honi aldez aurreko eta eraikitzeko administrazio-baimenak, eta, horretarako, jendaurrean jarri behar da.
Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek proiektuaren gaineko dokumentazioa azter dezaten, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuaren jendaurreko informazioan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/).
Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 20 egun balioduneko epean aurkeztu ahal izango zaizkie proiektuei egoki iritzitako alegazioak, dela idatziz eta euskarri fisikoan Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta jasangarritasun Lurralde Ordezkaritzaren erregistro nagusian, dela EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/). Bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira.
Gaztigatzen da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, jendaurrean jartzeko izapide honetan alegazioren bat jarri nahi izanez gero, nahitaez aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez aipatutakoek.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 5a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.
RSS