Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2026ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1156

IRAGARKIA, 2026ko otsailaren 27koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: 13,2 kV-eko «Bermeo – Pedernales cto.1» erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrenda handitzea; zehazki, Bermeo TABaren eta 9185 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Bermeo, Mundaka, Sukarrieta eta Busturia (Bizkaia) udal-mugarteetan kokatuta dago.

Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-04-20ko EHAA; dekretu horren bidez arautzen dira instalazio hauen administrazio-baimenerako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak), eta hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT) onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (2008-03-19ko BOE); Ebazpena, 2011ko martxoaren 8koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituena (2011-05-31ko EHAA); Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, (2013-12-11ko BOE), eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legea (2021-12-31ko EHAA). Izan ere, instalazio elektriko horretarako eskatu dituzte onura publikoaren deklarazioa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Erreferentzia: IED/YMM.

Espedientea: 48-AT-Y-2023-00141.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

– Kokapena: Bermeo, Mundaka, Sukarrieta eta Busturia (Bizkaia) udal-mugarteak.

– Aurrekontua, guztira: 14.456 euro.

– Helburua: energia elektrikoaren horniduraren kalitatea eta segurtasuna hobetzea.

– Instalazioaren ezaugarriak: Larraitz Rique Garaizar elektrizitate-ingeniariak 2023ko abenduan sinatutako proiektuan adierazitakoak (proiektua espedientean dago).

Instalazioaren onura publikoaren deklarazioa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena eskatzen dira.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduketak ukitutako gainerako titularrek. Interesdunen zerrenda iragarki honen amaieran sartu da, berariaz aztertu ahal izan dezaten proiektua, sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) edo honako url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Ordezkaritza honetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 30 egun balioduneko epean.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.

Bilbao, 2026ko otsailaren 27a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MarÍA JesúS Markaida Uriarte.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala