
50. zk., 2026ko martxoaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1152
457/2026 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldaketa egiten baita ebazpen honetan: 338/2026 Ebazpena, otsailaren 19koa, zeinaren bidez argitaratzen baita estatutupeko langile finkoaren izendapena, administrari laguntzaile kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 338/2026 Ebazpenaren bidez, ebazpen honen huts-zuzenketa argitaratu zen: 264/2026 Ebazpena, otsailaren 13koa, 263/2026 Ebazpenak txanda irekiko destinoa, administrari laguntzaile kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan, esleitu zien pertsonen estutupeko langile finkoaren izendapena argitaratzekoa.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 456/2026 Ebazpenaren bidez (esleipenaren ebazpena), ebazpen honen aldaketa argitaratu zen: 337/2026 Ebazpena, otsailaren 19koa, zeinaren bidez 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu baitzen administrari laguntzaile kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Huts bat aurkitu da aipatutako Ebazpenaren eranskin honetan: destino baten esleipena lortu duten pertsonen zerrenda; beraz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan xedatutakoaren babesean, hutsa zuzenduko da, eta Patricia Laura González Alonso izangaia ez da agertuko estatutupeko langile finkoaren izendapena lortu duten pertsonen artean, egiaztatu baita ez dituela betetzen legez eskatzen diren baldintzak desgaitasun-kupoan (bestelako desgaitasunak) sartzeko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, baliozkoak izango dira Ebazpen honek egindako aldaketak eragiten ez dien egintzak eta izapideak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 457/2026 Ebazpena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko webgunean eta EHAAn argitaratzeko agintzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS