
50. zk., 2026ko martxoaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
1120
37/2026 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, Baliabide Orokorren zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko martxoaren 10ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jose M.ª Gómez Ainz jauna Baliabide Orokorren zuzendari kargutik kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honek 2026ko martxoaren 10ean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko martxoaren 10ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS