Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2026ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1118

32/2026 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez Iñaki Beitia Ruiz de Arbulo jauna izendatzen baita Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoan bokal gisa beste mandatu bat egiteko.

2026ko martxoaren 6an amaitu da Iñaki Beitia Ruiz de Arbulo jaunaren sei urteko mandatua Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokal gisa, eta jardunean jarraituko du beste mandatu baterako izendatzen den bokala karguaz jabetzen den arte.

Kontuan hartuta pertsona horrek konpetentzia profesional egiaztatua duela Batzordeak aztertu behar dituen gaiei buruz, egokitzat jotzen da haren mandatua beste aldi baterako berritzea.

Horrenbestez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 6.3 artikuluan, 7. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta 8. artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoaren arabera, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko martxoaren 10ean egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Iñaki Beitia Ruiz de Arbulo jauna izendatzea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoan bokal gisa beste mandatu bat egiteko.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko martxoaren 10ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala