Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2026ko martxoaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
1064

IRAGARKIA, 2026ko martxoaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariarena, laguntzak itzultzeko ebazpena jakinarazten duena (txanda-kontratuak egiteko laguntzetarako 2024ko deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariak laguntzak itzultzeko ebazpena eman du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2023ko azaroaren 24ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen txanda-kontratuak egiteko laguntzetarako deialdiaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera (2023-12-04ko EHAA).

Ezinezkoa izan da itzulketa-ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpen hau alde interesdunari jakinarazten zaio, eta adierazi ebazpen honek ez duela amaitzen administrazio-bidea eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaiola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiari ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.

Horretarako, jakinarazten da ebazpen horren testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako erakundea jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 2a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala