Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2026ko martxoaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
1063

IRAGARKIA, 2026ko otsailaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariarena, zeinaren bidez itzulketa-prozedura hasteko erabakiak jakinarazten baitira (ekintzaileei laguntzeko 2024ko dirulaguntzen deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariak itzulketa-prozedura hasteko erabakiak hartu ditu, ekintzaileei laguntzeko dirulaguntzen deialdiaren 31. artikuluaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2024ko apirilaren 23ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onartua (2024-05-06ko EHAA).

Ezinezkoa izan da itzulketa hasteko erabaki horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiena aurkezteko eta alegatzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), bai zuzenean, bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bitarteko erabiliz. Hala egin ezean, prozedurari amaiera emango zaio ebazpen baten bidez, eta, ebazpen horretan baiesten bada ez-betetzea egon dela, jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.

Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela prozedura hori hasteko erabakien testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean aipatutako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala