Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2026ko martxoaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1062

IRAGARKIA, Elikagai Politika eta Industriako zuzendariaren ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, hasiera eman zaio Galla Vanworks SLU merkataritza-sozietateari aitortutako eskubidea galtzeko eta ez-betetzeagatik dirulaguntza itzultzeko prozedurari (Send 2017/2018-013 espedientea), nekazaritza-, basogintza-, arrantza-, elikagai- eta landa-garapeneko sektoreetan maileguak bermatzeko finantza-laguntzak ezartzen dituen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 23ko Aginduaren babesean (Sendotu 2017 Programa).

Ezinezkoa izan da Galla Vanworks SLU merkataritza-sozietatearen egoitzan jakinaraztea eskubidea galtzeko eta dirulaguntza itzultzeko prozedura hasteko ebazpena, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie 15 egun balioduneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzotena alegatzeko, eskubidea galtzeko eta dirulaguntza itzultzeko prozedurari amaiera emango dion ebazpena eman baino lehen.

Halaber, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela eskubidea galtzeko eta dirulaguntza itzultzeko prozeduraren ebazpenaren testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 25a.

Elikagaien Politika eta Industriako zuzendaria,

IKER IGLESIAS EGUIA.


Azterketa dokumentala