Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2026ko martxoaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1054

433/2026 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldaketa egiten baita honako ebazpen honetan: 128/2026 Ebazpena, urtarrilaren 28koa, zeinaren bidez aldatzen baita martxoaren 6ko 303/2018 Ebazpena, estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatzekoa fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko neurokirurgiako fakultatibo espezialista mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak.

Otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenak 18.1 oinarrian adierazten duenez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak izendatuko ditu hautaketa-prozesua kalifikatuko duten epaimahaiak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 303/2018 Ebazpenaren bidez, izendatu egin zen estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko neurokirurgiako fakultatibo espezialista mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 1740/2025 Ebazpenaren bidez, kendu egin zen 2016-2017ko EPEaren deialdiko prozesuen kautelazko etetea, zeina Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 1333/2019 eta urtarrilaren 15eko 32/2020 Ebazpenen bidez erabaki zen, kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzaileko fakultatibo espezialista mediko kategorian izan ezik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 128/2026 Ebazpenaren bidez, aldaketa egin zen martxoaren 6ko 303/2018 Ebazpenean, zeinaren bidez estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu baitzen, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko neurokirurgiako fakultatibo espezialista mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Betetzeko, batetik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 1740/2025 Ebazpenean ezarritakoa, eta bestetik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 18.2 oinarriaren 2. paragrafoan ezarritakoa, azken horrek xedatzen baitu epaimahaiko kide guztiek izan beharko dutela Administrazio Publikoetako edo osasun-zerbitzuetako karrerako funtzionario edo estatutupeko langile finko, edo Osasun Sistema Nazionalari lotutako zentroetako langile lan-kontratudun, aldatu egin behar da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 128/2026 Ebazpena, zeinaren bidez aldatzen baita martxoaren 6ko 303/2018 Ebazpena, estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatzekoa fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko neurokirurgiako fakultatibo espezialista mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 128/2026 Ebazpena, neurokirurgiako fakultatibo espezialista mediko kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez. Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Aintzat harturik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoa, ebazpen horren bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

ERANSKINA
NEUROKIRURGIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKOA

Epaimahaiburua:

– Titularra: Covadonga Fernández Maiztegi.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: José Antonio Elexpuru Camiruaga.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Alejandro Carrasco González.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Gaizka Bilbao Barandica.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Romualdo Ferreira Muñoz.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: Iñigo Cristóbal Pomposo Gastelu.

– Ordezkoa: Soraya González Rodríguez.

Seigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Gregorio Catalán Uribarrena.

Idazkaria:

– Titularra: María Carmen Ortiz de Barrón Pérez.

– Ordezkoa: Guillermo Carbayo Lozano.


Azterketa dokumentala