Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2026ko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1049

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimen-espediente bat jendaurrean jartzeko dena.

Agentzia honi baimena eskatu zaio. Hona hemen baimenaren datuak:

Espedientearen kodea: VDP-B-2025-0057 / V4801703.

Eskatzailea: Domingo Tola Dolara.

Jarduera: Autokontsumorako nekazaritza eta abeltzaintza ustiapena.

Jardueraren kokapena: 3. Poligonoa, 42. partzela. Gorliz (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Lurrera infiltrazio bidez.

Isurketa puntua (UTM koordenatuak (30N ETRS89)):

X= 505.850 Y= 4.808.165.

Isurketa mota eta baimendutako bolumena: hirikoekin pareka daitezkeen hondakin-urak (292 m3/urte).

Jardueraren deskribapena: Domingo Tola Dolarak baimena eskatu du Gorlizko udalerrian (Bizkaia) autokontsumorako nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueretarako bere instalazioetan sortuko diren hiriko hondakin-urak urtean 292 m3 lurrera iragazita isurtzeko.

Uren Legearen Testu Bateginean eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduan ezarritakoa oinarri hartuta, eskumena duen organo honek, jendaurreko informazio-izapide hau egitea erabaki du, interes publikoko arrazoiengatik. Izapide horri hasiera emango zaio, jende guztiak horren berri izan dezan, hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta agentzia honen webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, kalteduntzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez diezazkieten Uraren Euskal Agentziari, adierazitako epean. Era berean, epe horretan, KZgunearen zentro-sareko zentroetan eskuragarri egongo dira kontsultarako behar diren bitartekoak, agentzia honen Interneteko atarian.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 3a.

Zuzendari nagusia.
FE (2026ko otsailaren 20ko Ebazpena).

Isurketa arduraduna,

ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.


Azterketa dokumentala